Astelehenean 23:15etan
Joko sexualak bikotean
K.A.
Euskadi Irratia
Olatz Berastegi sexologoa eta Dani Arizala aurkezlea arituko dira gaiaren inguruan asteleheneko 'Ilargipean'.
Astelehenero moduan, sexualitatearen inguruko gai bat aukeratu dute irratsaioan: Joko sexualak bikotean. Bikote harremanean, bizitza sexualari pizgarri bat emateko joko asko baitaude. Joko hauek erraminta bat dira, partaideek sexuaz gehiago gozatzeko tresnak. Beharbada inoiz faltan somatu duzu berritasuna, morboa edota sorpresa... ala ez... Eta, orduan, Joko hauek egokiak al dira? Bikotearen hutsuneak betetzeko erabiltzen al dira? Edota aberasteko? Olatz Berastegi sexologoa izango da irratian eta berak azalduko du joko hauek zein diren, zertarako balio duten, egokitasuna eta ondorioak, gaueko 23:15etatik aurrera, 'Ilargipean', Euskadi Irratian.