Itxi

Asteazkenean 23:15etan

Batzuetan lehena izatea garrantzitsuena ez denean

K.A.

Euskadi Irratia

Dani Arizala gidatuta eta Patxi Izagirre psikologo klinikoaren laguntzarekin.

Galtzailea

Asteazkeneko 'Ilargipean', hauxe gaia: Batzuetan lehena izatea garrantzitsuena ez denean. Izan ere, seguraski maiz entzun duzu inguruan ala hitz egin duzu zenbaitetan lehena izateaz, edo ingurukoak animatzen ditugu hala izan daitezen. Futbol txapelketan dabiltzala, ea lehenak gelditzen diren. Ikasketa kontutan, ea seme-alabek notarik onena ateratzen duten... Lagun horri: lanposturik onena ea lortzen duen... Eta Futbol txapelketan dominak, ikasketetan sariak eta lanpostuan sarri, diru-sarrera potoloa. Finean, gizartean, konpetibitatea ematen da eta gainera, gizakiok ere bultatzen dugu. Baina zergatik inporta zaigu, bada, lehena izatea? Denei axola digu hainbeste? Lehena izateko egiten ditugu gauzak ala batzuetan beste arrazoi batzuk daude eta konpetitibitateari bizkarra ematen diogu? Asteazkenean gaia aztertuko dugu Patxi Izagirre psikologo klinikoarekin, 23:15etatik aurrera Ilargipean, Euskadi Irratiaren sintonian.