Itxi

Faktoria

Organoen salerosketa sarean

eitb.com

FACUA kontsumitzaileen elkarteak giza organoak eskaintzen dituzten iragarkiak daudela salatu du.

Organoen salerosketa

Kontsumitzaileen elkarteak salatu duenez, Madril, Katalunia eta Andaluzia erkidegoetan sarean giza organoen salerosketaren berri ematen duten iragarki ilegalak daude.

 

Egun, Internetek edozer gauza bil dezake bere baitan eta giza organoen salerosketak ere bere txokoa aurkitu du.Merkatu beltzean giltzurrunak salgai aurkitu ditzakegu 120 mila euroren truke, eta gibel zatiak, 150 mila euro ordainduta.

 

Hala ere, Nerea Odriozola Gurutzeta Ospitaleko Nefrologia saileko mediku eta Giltzurrun Transplante Programako arduradunak Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, organoen salerosketa ilegala dela gogorarazi du eta esparru publikoan ez dela halakorik gertatzen azpimarratu.

 

Nazio Batuen Istanbuleko Adierazpenak organo-salerosketaren inguruko debekuak jaso zituen, eta 78 herrialdek bat egin dute agiri horrekin, tartean, Espainiak.Espainiak. Estatuko Kode Penalaren arabera, organo bat musu-truk emateak borondatezko jarduera anonimoa izan behar du, irabazi asmorik gabe eta helburu terapeutikoekin egindakoa. Horrez gain,Espainian debekatuta dago organoak saldu edo erosteko asmoa duen iragarkirik egitea. Lege hauste hori delitua da, eta 12 urte arteko kartzela-zigorra ere aurreikusten du justiziak.

 

Txinako egoera

 

Gure mugetatik kanpo, berriz, sareak ekarri duen fenomeno honek, ordea, Txinan hartu du dimentsiorik handiena eta beldurgarriena. Albistea Txinako telebista eta egunkari guztiek jaso zuten duela hilabete gutxi. Lege berria eskuan, Pekingo epaitegi batek egin du jada giltzurrunen salmenta argitzeko lehen epaiketa.Epaiaren arabera, akusatuek 6.000 euro kobratu zituzten giltzurrun bakoitzeko eta, ondorioz, 5 urteko kartzela-zigorra ezarri zien epaileak.  

 

Beste puntu beltz bat exekuzioak dira. Txinako legeak baimendu egiten du hiltzera kondenatutako presoen organoekin transplanteak egitea. Asiako herrialde horretako transplanteen %60 horri esker egiten dira

 

“Ohikoa da nortasun agiri faltsuak erabiltzea emailea eta hartzailea lehengusuak direla esateko”; horrela transplantea ez da legez kanpokoa. Horrelako zerbitzuak ematen dituzten agentziek dirutza egin dezakete horrela”, aitortu du Chen Zhonghua Txinako medikuntza elkarteko zuzendariordeak. Horren ildoan, klinika batzuk baimen ofizialik gabe transplanteak egiten ari direla eta, ebakuntza amaitutakoan desagertu egiten direla salatu du.

 

 

Audioak (1)