Asteartean 23:15etan
Zeliakoa naiz
K.A.
Euskadi Irratia
Euskadiko Zeliakoen Elkarteko kideen konpainian, 'Ilargipean'.
E.Z.E.-Euskadiko Zeliakoen Elkartea, elkarte pribatu eta irabazi asmorik gabekoa da, 1982.urtean sortu zen. Bai gaixotasun zeliakoa duten pertsonak, bai adingabeen guraso zein tutoreak, bai glutenik gabeko dietari atxiki behar dioten pazienteak, borondatez biltzen ditu. Zeliakoek, glutena ez dute onartzen, gorputzean, hesteetan klate egiten die. Horregatik, gaixotasunak arazo sozialak, psikologikoak eta teknikoak sor dakizkieke. Elkarte honen helburua da pertsona hauei laguntza eskaintzea. Zeliakoek izan ditzaketen kezkak, arazo sozialak, gizartean aurki ditzaketen oztopoak azalduko dituzte elkarteko kideek, errealitate honetaz, pertsona hauek bizi dutenaz jabetu gaitezen. Beraz, gaur, Zeliakoa naiz, 'Ilargipean' entzungo dugu, 23 :15etatik aurrera, 'Ilargipean', Euskadi Irratian.