Euskadi Irratia Saria 2011
Oihana Kortazarrentzat Euskadi Irratiaren Kirolari Onenaren saria
A.E.
Euskadi Irratia
2011ko kirolaririk onena aukeratu dute arloarekin zerikusia duten hainbat profesionalek. Saria ostegunean banatuko da EITBren Miramongo egoitzan.
Ostegunean, martxoaren 1ean, Euskadi Irratia saria banatuko dute EITBren Miramongo egoitzan. Aurten Oihana Kortazar mendiko korrikalaria nabarmendu dute eta Zumeta artistaren arte lan bat jasoko du oroigarri gisa elgetarrak. Ekitaldian, besteak beste, Felipe Juaristi Euskadi Irratiko zuzendariak eta kirol arloko erakundeetako arduradunek hartuko dute parte.
Euskadi Irratiko 'Hiru Erregeen Mahaia' irratsaioaren baitan, kirolarekin zerikusia duten lagunek botoa emanez erabakitzen da urteko kirolaririk onena.
Hauxe orain arteko palmaresa: 2003 Joane Somarriba; 2004 Iker Martinez/Xabi Fernandez; 2005 Josune Bereziartu; 2006 Patxi Usobiaga; 2007 Aritz Aranburu; 2008 Leire Olaberria; 2009 Patxi Usobiaga eta 2010 Edurne Pasaban.