'Maite dut irratia' lehiaketa
Maite dut irratia lehiaketako audioak
Erredakzioa
Euskadi Irratia
Mikel Aiertzak, 'Belarriekin ikusten dudalako' lanagatik irabazi du Eroski Bidaiak eskainitako Praga eta Budapesterako astebeteko bidaia, dena ordainduta.
‘Maite dut irratia’ lehiaketako bigarren edizio honetan, 44 lan parte hartu dute. Euskadi Irratian saiatu dira, ahal izan duten neurrian, ederrenak soinu bihurtzen eta ‘Arratsaldekoa’ saioan emititzen.
Azkenean, Arantxa Urretabizkaia eta Juan Kruz Igerabide idazleez; eta Felipe Juaristi, Euskadi Irratiko zuzendariaz osatutako epaimahaiak, ‘Belarriekin ikusten dudalako’ esanez hasten den gutuna izendatu dute irabazlea.
Epaimahaiak adierazi duenez, arrazoia zuzentasun politikoaren falta izan da. Hori erakargarri egin zaie, batez ere zuzentasun horretatik ihes egiteko azaldu duen ahalmena. Gustatu zaie irratiaren beste ikuspuntu bat azaleratu izana, eta batez ere, irratiaren magia eta entzuten duenak bere aldetik eransten diona hain egoki uztartu izana.
Beraz, Mikel Aiertza Etxabe, Aizarnazabalgoarena da, aurtengo ‘Maite dut irratia’ lehiaketa irabazi duen lana. Zorionak!
Eta parte hartu duten guztioi... eskerrik asko!. Lehiaketako epaimahaikideek jakinarazi dutenez, aurten iritsi diren lanen kopurua iazkoa baino txikiagoa izan arren, kalitatean ez da batere jeitsierarik antzeman. Eskerrik asko... maite duzuen irrati honetatik.
Parte hartzailean berriro entzun nahi badituzu hemen duzu aukera:
Belarriekin ikusten dudalako IRABAZLEA
Aro berria, aire berria, baina ez alderantziz