Asteazkenean 23:15etan
Zer eskatzen dio egungo emakumeak egungo gizonari?
K.A.
Euskadi Irratia
Dani Arizala gidatuta eta Edu Portilla berdintasunean adituaren laguntzarekin.
Edu Portila gurekin dagoenetan, bereziki gizonei zuzendutako proposamenak egiten dizkigu eta azken hilabete hauetan, gizonek aitatasuna nola bizitu behar duten, honen garrantziaz, sentimenduak agertu behar dituztela, etxeko lanak partekatu behar dituztela, pentsakera eta jarrera matxistak baztertu behar dituztela... eta guzti hauek zenbait gizonentzat iraultza txiki edo handi bat suposatzen dute. Baina, ostegunean, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu.
Eta guzti hauetaz gain, emakumeok badugu zuei, gizonezkoei, oraindik orain, beste hainbat gauza eskatzeke. Zeintzuk diren? Hiru belaunaldi ezberdinetako emakumeak gonbidatu ditugu galdera honi erantzuteko: zer eskatzen dio egungo emakumeak egungo gizonari? Asteazkenean entzungo ditugu eta Edu Portilla berdintasunean adituaren laguntzarekin hausnarketa txikia egingo dugu, 23:15etatik aurrera Ilargipean, Euskadi Irratiaren sintonian.