Ostiralean 23:15etan
Adoptatua naiz
K.A.
Euskadi Irratia
Ostiralean Xabi etorriko da, Dani Arizala aurkezlearekin, 'Ilargipean'.
Ostiralean adopzioaren inguruan hitz egingo dugu. Zenbaitetan tabua, batzuentzat mingarria zaien errealitatea, besteentzat guztiz onargarri eta positiboa. Baina badira, adopzioa dela medio oso ondo, ala oso gaizki pasa dutenak, gizartearen aurreiritziak direla medio, norberarenak, komunikazio arazoengatik, bizitzaren misterioekin borrokan… Xabi ezagutuko dugu. 4-5 urte zituenetik du argi adoptatua dela eta bere bizipenak, gorabeherak, bere istorioa kontatuko digu. Ostiralean, beraz, zuentzat : Adoptatua naiz, Ilargipean, 23:15etatik aurrera Euskadi Irratiaren sintonian.