Astelehenean 23:15etan
Internet eta sexua
K.A
Euskadi Irratia
Olatz Berastegi sexologoa eta Dani Arizala aurkezlea arituko dira gaiaren inguruan asteleheneko 'Ilargipean'.
Teknologia berriek mundua erreboluzionatu dute. Badira urte batzuk internetek bizimodua, bizitzako arlo asko, batzuei behintzat, aldatu dizkiela. Sexualitatean, esaterako, posibilitate berri anitzak topa daitezke baliabide honetan; pornografia, txat erotikoak, swingingak antolatzeko foroak eta are gauza espezifikoagoak ere; zitak antolatzeko sare sozialak, bikotea, harreman sexualak, sexu praktika berezi batzuk bilatzeko guneak, joko sexual birtualak, webcam bidezko sexua... Noraino aldatu du internet-ak gure sexuarekiko hurbilketa? Gure fantasiak gauzatu ahal ditu? Bizitza bikotza bat eramateko aukera ematen al digu? Zer arrisku edo eta onurak eduki ditzake? Hau da, guzti honi buruz hitz egitea, internet eta sexuari buruz tabua al da guretzat? Tabua bada, denak usatzen saiatuko gara astelehenean Olatz Berastegi gure sexologoaren laguntzarekin, gaueko 23:15etatik aurrera, 'Ilargipean', Euskadi Irratian.