Itxi

Asteartean 23:15ean

Txernobil elkartea

K.A.

Euskadi Irratia

Txernobil Elkarteko kideen konpainian, 'Ilargipean'.

Txernobileko haurrak

1986ko apirilaren 26an, egunsentian, Txernobilgo zentral nuklearrean gertatu zen hondamendia.

1996.urtean, Txernobil elkartea sortzeko elkartu ziren sei emakume, Bilbon. Milaka haur kalteturen egoera larriaren aurrean eta ONUren deialdiari jarraiki, erantzun bat eman nahiak bultza zituen.

Euskal Autonomi Erkidego mailan aritzen dira lanean eta asoziazio independientea da, bai ekonomikoki eta baita ideologikoki ere. Asteartean, 'Ilargipean' ezagutu nahi dugu Txernobil Elkartea. Bertako kideek azalduko digute euren jarduna zertan datzan, zein diren beraien ekimenak, helburuak, nork parte hartzen duen eta nondik norako guztiak. Beraz, asteartean, gurekin, Txernobil Elkarteko kideak, 23 :15etatik aurrera, ‘Ilargipean’, Euskadi Irratian.