Itxi

Astartea, urtarrillak 14

Guantanamoren 20 urteurrena, "Faktoria"n

EITB Media

Gauzak zertan diren azaltzen lagunduko digute Mikel Reparaz EITBko nazioarteko saileko buruak eta Amaia Uribe EITBk Estatu Batuetan duen berriemaileak.

Guantanamo

Bi hamarkada bete ditu, Irailaren 11ko antentatuen ondoren Guantanamon ireki zuten atxilotze-guneak. Gauzak zertan diren azaltzen lagunduko digute Mikel Reparazek, EITBko nazioarteko saileko buruak eta Amaia Uribek, EITBk Estatu Batuetan duen korresponsalak

Aldi berean, RENFEko aldirikoetan (Irun-Brinkola linean) izan diren arazo eta atzerapenen berri emango dugu, tren erabiltzailee eta tren-linea horrek zeharkatzen dituen udalen jarrerak jasoko ditugu. Eta ostirala izanaz, "Jin eta Joan" tartea ekarriko digu Aritz Agirrek: alkoholdun edariak kristalean ala latan? Ardoa, Sagardoa eta Txakolinaren adibideak jasoko ditugu

Saioari amaiera emango dio Maddalen Arzallusek, kantuan.

10:00eko albistegiaren ostean ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Nogen taldeko kantari Eider Saezi zer moduz dagoen galdetuko diogu azken kontzertuaren bezperan. Gainera, gas likuatuarekin dabilen Brittany Ferries-eko ferrya Bilbora iritsiko da, eta Andimo Ormaetxe Bilboko portuko operazio, merkantzia arduradunari eskatuko dizkiogu azalpenak. Ostiralero legez, Xabier Alberdi Euskal Itsas Museoko zuzendaria etorriko zaigu ELkanori buruz hitz egitera, eta MIkel Urdangarinekin ere hitz egingo dugu, Vigorako bidean baita itsasontziz Unai Basurkorekin batera.

Idoia Torregarairen shoa ere izango dugu, eta Gegorio Ugartemendiaren pagadia ezagutuko dugu. 6.000 pago aldatu zituen duela 25 urte eta orain senideek bideo bat egin dute.

07:00etatik 13:00etara, "Faktoria" martxan izango da Euskadi Irratian.