17:00etan
Ikerlarien tertulia asteazkeneko 'Mezularia'n
M.S.
EITB
Horrez gain, goi mailako ikasketak egin ondoren bestelako lanetan dabiltzan gazteekin arituko dira.
Euskadi Irratiko 'Mezularia' saioaren lehen orduan, karrera luze eta nekezak ikasi ondoren bestelako lanetan dabiltzan gazteekin hitz egingo dute, asko baitira arkitektura edo ingeniaritza ikasi eta tabernan edo jantokietako begirale bezala lanean ari direnak.
18:00etan, eguneko hotsen ondoren, ikerlarien tertulia egingo dute. Eneko, Ugo eta Urkorekin batera, Ibon Santiago MITen lanean ari den ikerlariarekin arituko dira hizketan.