Itxi

Asteazkenean 23:15ean

Gure buruarekin bakarrik egoteko gai gara?

D.A.

Euskadi Irratia

'Ilargipean' saioa Patxi Izagirre psikologoaren laguntzarekin. aukeratutako isilune eta bakarrizketaren onurei buruz arituko dira irratsaioan.

Ilargipean

Egunerokoaren zurrunbilotik ateratzeko beharra sentitzen al duzu? Eta hala bada, beldurtzen al zaitu zure buruarekin bakarrik egoteak? Egunero beren buruarekin bakarrik egoteko tartetxo bat behar dutenekin hitz egingo dute irratsaioan; Urtean zehar monastegi bateko isilaldia bilatzen dutenekin. Hausnarketarako geldiune bat bilatu, aurkitu, isiltasunarekin bat egin eta barne bakarrizketetan aurrera egiteko indarra aurkitzen duten lagunekin elkartuko dira 'Ilargipean'. Patxi Izagirre psikologoaren laguntzarekin, 23:15tatik aurrera, Euskadi Irratian