Ostiralean, 23:15ean
Noiz eta nola hartu beharko genuke iniziatiba?
D.A.
Euskadi Irratia
Xurdana Imatz, adimen emozionalean aditua, iniziatiba hartzearen inguruan solastatuko da Dani Arizalarekin.
Bizitzan, egunero egunero, ohetik jaiki orduko erabakiak hartzen ditugu; zer jantzi, zer gosaldu, zer egin , norekin egon…
Baina askotan beldurrek eta aurreritziek gure iniziatiba mugatzen dute. Egoera edo erantzun ezezagun posibleen aurrean, bi egoera eman daitezke: geldi geratu , edo iniziatiba hartu.
Ostiraleko saioan, Xurdana Imatz, adimen emozionalean adituak, iniziatiba noiz eta nola hartu beharko genukeen azalduko du.
Gainera, lan eta harremanen munduan iniziatiba hartu duten bi gazte ‘ekintzaile’ ere irratsaioan egongo dira.
Dani Arizalak zuzenduko du solasaldia, ostiralean, 23:15etatik aurrera.