Itxi

Ostirala, urtarrillak 21

Mertxe Aizpurua, "Faktoria"n

EITB Media

EH Bilduk Espainiako Kongresuan duen ordezkaria 08:30etik aurrera elkarrizkeattuko dugu.

Mertxe Aizpurua. Argazkia. EFE

Lan erreformaren berreste epeak agortzen ari diren honetan elkarrizketatuko du "Faktoria"k Mertxe Aizpurua EH Bilduk Espainiako Kongresuan duen ordezkaria. 08:30etik aurrera erantzungo die Iñaki Guridik egingo dizkion galderei.

09:00etan, berriz, analisi mahaia zabalduko dugu. Javier Arrieta, Pilar Kaltzada eta Hedoi Etxarte eseriko dira irrati mahaiaren bueltan. Besteak beste, alokairuen prezioa kontrolatzeko proposamenez eta errenta ordaintzeko dirulaguntzez hitz egingo dute.

Ostiraleroko, "Jin eta Joan" tartean, revival-en kulturaz arituko da Aritz Agirre.

10:00eko albistegiaren ostean ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Ukraniaren eta Errusiaren egoeraz hitz egingo dugu hainbat ertzetatik, tartean, Aitor Ruiz De Angulorekin (emaztea Ukrainarra, itzuli berriak dira handik), Ibai Trebiñorekin (gatazkaren trataera informatiboaz) eta Adrian Fuentesekin (nazioarteko harremanetan aditua). Jarraian, La Palmatik bueltan daude Bilboko suhiltzaileak, eta Markos Bernaolak kontatuko digu nola joan zaien hango lana. Bestalde, intsektuen hotelak ezagutuko ditugu Goizane Viedmarekin (Nafarroako Unibertsitateko Biologia eta Ingurumen Zientzia gradu bikoitzeko ikaslea). ostirala izanik, Sara Urionabarrenetxearekin ekonomiaz ariko gara, eta galdera bat egingo diogu: banketxe sukurtsalik gabe biziko al gara?

Idoia Torregarairen show-a ere izango dugu, eta besarkadez ariko gara. Jose Andres Etxebarriak Barnetik kanpora liburua idatzi du eta atzo aurkeztu ondoren, gurean emango ditu azalpenak. Azkenik, BIBAT Arabako Arkeologia Museoko arduradun Jaione Agirrek indusketa arkeologikoetako lapurretez hitz egingo digu.