AStelehena, urtarrillak 24
Aitor Esteban EAJko diputatua, "Faktoria"n
EITB Media
Lan erreformaz galdetuko diogu, besteak beste, EAJko diputatuari, 08:30etik aurrera.
Espainiako Gobernuak onartu duen lan erreformaren moldaketaren eztabaida ate-joka dugu, eta Sanchezek oraindik ez ditu onartzeko behar dituen botoak bildu. EAJk eskumenen aldaketa exijitzen du, eta ez du baztertzen orain arte Sanchezen gobernuari eman dion babesa kentzea. Jarrera aldatu al du EAJ? Aitor Estebani galdetuko dio Iñaki Guridi kalzetariak.
Ainhoa Etxaide, Nagua Alba eta Ibai Fernandezekin aztertuko dugu aktualitateak ekarri digun azkena, eta gure hiri erdiguneen diseinuari aterako diogu argazkia. Soilik finantza-erakunde, jantzi kate handi eta luxuzko hotel kateen esku al daude? Bilboko adibidea hartuko dugu, eta Xabier Otxandiano Bilboko garapen ekonomikoko zinegotzia izango dugu gurekin.
Hiruhortza atalak emango dio amaiera saioari, Iban Zaldua idazlearekin.
10:00eko albistegiaren ostean ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, adimen artifizialak egindako poemak erakutsiko dizkigu Beñat Erezuma ingeniariak. Segidan, astelehena izanik, Josu Goikoetxearen olerki irakurketa izango dugu, eta Arantxa Eguzkiza elkarrizketatuko dugu, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko lehendakaria.
Bestalde, Okerra harriaren istorio bitxia ezagutuko dugu Joseba Ostolaza harrijasotzailearekin eta Edu Galardi Lasarteko Ttakun euskara elkarteko kide ohiarekin, eta kirolaren letra txikiaz ariko gara Patxi Vrignon eta Nagore Odriozola kirol kazetariekin.
Gainera, eRRe bertso-emanaldiak hastera doaz, eta Leire Vargasek emango digu horren berriz. Amaitzeko, perthes gaitza ikertzeko eta ezagutarazteko, JOn Alkiza ezagutuko dugu, ondo sendatutako mutila eta bere aitarekin, Joseba ALkizarekin ere hitz egingo dugu.