Kargatzen...
Itxi

Urtarrilak 31

Zaldibar, 2 urte: Lur jausia izan zen unean, zabortegian bertan zegoen kamiolaria, "Faktoria"n

EITB Media

Pandemia lehertu atarian izan zen istripu larria bere begiekin ikusi zuen bertan lanean ari zen kamiolariak. Ez du orain arte ikusi eta gertatutakoa komunikabideetan kontatu. Astelehenean utziko du bere testigantza.

zaldibarko zabortegiaren aireko irudi bat

2 urte beteko dira datorren asteburuan, lur jausi batek Zaldibarko zabortegiko 2 langile jan zituela. Pandemia lehertu atarian izan zen istripu larria bere begiekin ikusi zuen bertan lanean ari zen kamiolariak. Ez du orain arte ikusi eta gertatutakoa komunikabideetan kontatu. Astelehenean utziko du bere testigantza, "Faktoria" albistegian.

Astelehenean, Hiruhortz atal literarioan, Alaine Agirre idazleak osatuko du zutabea eta solasaldian, aktualitateak utzitako berrienak aztertuko ditugu Estitxu Garai, Nagua Alba eta Jurdan Arretxerekin.

10:00etako albistegiaren ostean ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Jagoba Manterola argazkilari iturendarrareki hitz egingo dugu, inauterien harira. Astelehena izanik, Josu Goikoetxearen poesia irakurraldia izango dugu, eta Leire De Esteban arte zuzendaria elkarrizketatuko dugu, bideoklip eta iragarki egilea.

Kirolaren letra txikia irakurriko dugu Patxi Vrignonekin eta Nagore Odriozolarekin, eta Euskal Pilota Method & Tech plataforma ezagutuko dugu Gari Fullaondorekin.Hotzak gaixotzen ote gaituen jakingo dugu, eta Eneko Gil dantzariaren "Fuck You, Bertin" ikerketa koreografikoa ezgautuko dugu. Azkenik, Matematikarekin ditgugun traumak arinduko dizkigu Alex Aginagaldek.