Itxi

Otsailak 1

Jose Antonio Rodriguez Ranz, Eusko Jaurlaritzako Memoria eta Giza Eskubide sailburuordea, "Faktoria"n

EITB Media

Kolonbian izan da Rodriguez Ranz sailburuordea, giza eskubideen defendatzaileekin Eusko Jaurlaritzak martxan duen programaren emaitzak bertatik bertara ikusteko. Gainera, polizia gehiegikerien biktimen aitortzari buruz ere ariko gara. 08:30ean elkarrizketatuko dugu.

Jose Antonio Rodriguez Ranz

Kolonbiatik iritsi berritan, "Faktoria"n izango da Jose Antonio Rodriguez Ranz sailburuordea. Herrialde horretan giza eskubideen defendatzaileekin Eusko Jaurlaritzak martxan duen programaren emaitzak bertatik bertara ikusteko joana da Rodriguez Ranz, gobernuz kanpoko hainbat elkarte eta Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza batekin antolatu duten bidaian. 08:30ean hasiko den elkarrizketan, polizia gehiegikerien biktimen aitortzari buruz ariko gara eta galdetuko diogu, bere sailak orain bi aste kaleratu zuen txostenari buruz. Ikerketa horretan zioten, 'Estatuko segurtasun indarrek eta haien senideek injustiziak jasan zituztela', ETAren indarkeriaren ondorioz. Isolamendua aipatzen ditu, besteren artean.

Elkarrizketaren ondoren, Pello Atxukarrorekin, Iñaki Galdosekin eta Martxelo Otamendirekin osatuko dugu gogoeta tartea.

10:00etako albistegiaren ostean ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Iruñean euskaraz aritzeko dauzkaten zailtasunez ariko gara Andrea Prosperrekin (@marrakatue, Twitterren egin du salaketa) eta Esther Lakasta (Parkean Euskaraz ekimena). Gainera, Itsuki irratia 37 urteren ondoren isilduko da, eta Ibon Etxebarria zuzendari eta esatariarekin hitz egingo dugu. Estuasuneko sukaldaritza ekarriko digu Iker Markinezek, eta Mirari Etxeberria elkarrizketatuko dugu, Iruñeko Gazte Orkestraren zuzendaria (Amsterdamen ari da zuzendaritza ikasten).

"Hurrengo Geltokia"  tartean, BEI, Gasteizko Autobus Adimentsua, probatuko dugu erabiltzaileekin, eta Aitor Aritzeta psikologoaren kontsulta zabalduko dugu gero, gizakiaren alienazioaz eta komunitate sentinmendu galeraz aritzeko. Bestalde, Teknikerrek 40 urteko ibilbidea bete du, eta Eneko Ugalde eta Iker Mutilba ikertzaileekin eta Itziar Cenoz Marketin zuzendariarekin hitz egingo dugu.