Itxi

Asteartea, otsailak 22

Animalien legezko babesaz, "Faktoria"n

EITB Media

Urtarrilean sartu zen indarrean espainiar Estatuan, animaliak 'izaki bizidun' gisa onartzen dituen legea. Joan den ostiralean, berriz, animalien babeserako legea onartu zuen Moncloak. Lege horiek dakartzan aldaketez, Egoitz Bikandi Bizkaiko Albaitarien Elkarteko presidentea eta Jon Ordoñez abokatua.

Katu baten argazkia

Etxeko-animalien ongizatean eragin zuzena duten araudiak aldatzen ari dira. Urtarrilean sartu zen indarrean espainiar Estatuan, animaliak 'izaki bizidun' gisa onartzen dituen legea. Joan den ostiralean, berriz, animalien babeserako legea onartu zuen Moncloak. Kongresuko prozedura bete behar du oraindik onartzen dutenean, lehen aldiz, animalien eskubideak jasoko dituen araudia izango da indarrean. Lege horiek dakartzan aldaketez arituko gara, astearte honetan, "Faktoria"n, Egoitz Bikandi Bizkaiko Albaitarien Elkarteko presidentearekin eta Jon Ordoñez abokatuarekin.

08:30ean izango da hori. 09:00tatik aurrera, berriz, Martxelo Otamendik, Iñaki Galdosek eta  Begoña Sanzberrok hartuko dute lekukoa, analisi mahaian.

 Alaine Agirre idazleak 'hiruhortza' atalean egingo duen gogoetarekin osatuko dute hamarrak arteko bidea.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Asier Augek Nafarroako kabiarra aurkeztuko digu eta, segidan, "Estuasuneko Sukaldaritza" izango dugu Iker Markinez Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariarekin. Ondoren, elkarrizketa nagusian Ana Bernal, izango da, EHUko Neurozientzialaria. Bestalde, "Hurrengo Geltokia" tartean, abandonatutako ibilgailueekin Bilbon zer egiten duten kontatuko digu Josu Grisaleña Bilboko ibilgailuen gordailuko arduradunak, eta Aitor Aritzeta psikologoaren kontsulta ere zabalduko dugu, zoriontasunaren zientziaz hitz egiteko. Gainera, Errezilgo txukrutaz ariko zaigu Satxa Zeberio. Azken orduan, Eneko Pou eskalatzailearekin hitz egingo dugu, Maria Petit mendizale itsuarekin eskalatu baitute izotzetan. Animalien lezioez hitz egitera etorriko zaigu, azkenik, Eider Otaegi Kutxa Ekoguneko kidea.