Asteartean 23.15ean
'Euskal Herritik Etiopiara, eta buelta'
J.T.
Euskadi Irratia
Etiopian kanaberak landatzeko ekimena martxan jarri berri da, eta hau horrela izanik proiektuaren berri emango dute 'Ilargipean' saioan. Josu Jauregi geobiologoa ere irratsaioan izango da.
Etiopiako Wukro herrian dagoen Anjel Olarain kooperantearen proiektu bat da: Herritik igarotzen den ibaiaren bazterrean, 10 kilometrotako tartean kanaberak landatzea. Landaere hauek ibaiaren ura eutsi egingo lukete, eta ur hau baratzak ureztatzeko erabiliko litzateke.
Bertan landatutako kanaberak, moztu ondoren, etxolak egiteko ere erabiliko lirateke. Asteartean, 23.15etatik aurrera Euskadi Irratian, 'Ilargipean'.