Itxi

Espainiako Armada

Maniobra militarrak Elgetan, Intxortako borrokaren 75. urteurrenean

Manu Gimenez

Erredakzioa

Tropa frankistek Elgeta hartu zutela 75 urte bete diren egunean, militarrak armak soinean hartuta herrian sartu direla salatu du Elgetako alkateak.

Espainiako Armada maniobra militarrak egiten ari da Elgetan, hain justu tropa frankistek udalerri gipuzkoarra indarrez hartu zutela 75 urte bete diren egunean.

Oxel Erostarbe Elgetako alkateak Euskadi Irratiari azaldu dionez, militarrak armak soinean ibili dira basoan, baina baita herri barruan ere.

"Harrigarria eta sinestezina da kontuan hartzen badugu gaur betetzen direla 75 urte Francoren tropa faxistek gure herria indarrez hartu zutela", adierazi du alkateak.

Erostarberen arabera, "probokazio itzela" da, "errespetu falta handia", Espainiako militarrak gaur herrian egiten ari direna.

Gainera, alkateak gogorarazi du azken udal-batzarrean aho batez erabaki zutela Espainiako Estatuari barkamen eskaera bat exijitzea.

Orain aztertzen ari dira zer egin, kexaren bat aurkeztu ala ez, baina "ziurrenik azalpenak eskatuko ditugu". Hala ere, Erostarbe argi du, "militarrek barkamena eskatu behar dute eta Elgetatik eta gure ingurutik alde egin".

Udalak premiazko agerraldia egingo du 12:00etan.

Espainiako Armada maniobra militarrak egiten ari da Elgetan, hain justu tropa frankistek udalerri gipuzkoarra indarrez hartu zutela 75 urte bete diren egunean.Oxel Erostarbe Elgetako alkateak Euskadi Irratiari azaldu dionez, militarrak armak soinean ibili dira basoan, baina baita herri barruan ere."Harrigarria eta sinestezina da kontuan hartzen badugu gaur betetzen direla 75 urte Francoren tropa faxistek gure herria indarrez hartu zutela", adierazi du alkateak.Erostarberen arabera, "probokazio itzela" da, "errespetu falta handia", Espainiako militarrak gaur herrian egiten ari direna.Gainera, alkateak gogorarazi du azken udal-batzarrean aho batez erabaki zutela Espainiako Estatuari barkamen eskaera bat exijitzea.Orain aztertzen ari dira zer egin, kexaren bat aurkeztu ala ez, baina "ziurrenik azalpenak eskatuko ditugu". Hala ere, Erostarbe argi du, "militarrek barkamena eskatu behar dute eta Elgetatik eta gure ingurutik alde egin".Udalak premiazko agerraldia egingo du 12:00etan.

Audioak (2)