Astelehena, apirilak 4
Josune Gorospe, "Faktoria"n
EITB Media
Espainiako Kongresuko EAJko diputatua elkarrizketatuko dugu 08:30ean.
Josune Gorospe Espainiako Kongresuko EAJko diputatua izango da, astelehen honetan, "Faktoria"ko gonbidatu nagusia. 08:30etik aurrera erantzungo ditu Iñaki Guridik egingo dizkion galderak.
09:00etan osatuko dugu analisi mahaia, Nagua Alba, Jurdan Arretxe eta Eneko Etxeberriarekin.
'Hiruhortza' ataleko Alaine Agirreren tartearekin osatuko dugu 10:00ak arteko bidea.
10:00etan, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazinari ekiteko.