Jaime Otamendirekin
Blogari gazteak, osteguneko 'Mezularia'n
A.E.
Euskadi Irratia
Sareko proiektu berrien tartean, halaber, 'Me The One' talentu atariaren berri emango dute
Leire Garmendiak eta Itxaso Martinezek 16 urte dituzte eta moda blog arrakastatsua jarri dute martxan. Proiektutxo hau nondik nora sortu zuten eta hemendik aurrera zein asmo duten azalduko dute arratsaldeko bostetan 'Mezularia'n. Sareko proiektu berrien tartean, halaber, 'Me The One' talentu atariaren berri emango dute.
Eta seietatik aurrera harremanen tertulia: Unai, Agurtzane, Joanes eta Aioraren astea nola joan ote da?