Itxi

Ostiralean, 23:15ean

Berdintasunaz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara?

J.T.

Euskadi Irratia

Berdintasun kontzeptuari definizio egoki bat bilatzen saiatuko dira gaueko 'Ilargipean' saioan, Edu Portillaren laguntzarekin.

Berdintasuna

Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldarria ez da oraingo kontua. Azken urteotan askotan hitz egin izan da gai honetaz. Askotan baita aldeko edota kontrako ikuspegia barneratu eta horren arabera borrokatu ere.

Baina, funtsean, ba ote dakigu zer den berdintasuna? Zer esan nahi du berdin izate horrek? Edu Portilla gizon berdinzalea da, eta ostiral gauean, 23.15etik aurrera, gai horretaz arituko da 'Ilargipean' saioan.