Astelehenean 23:15ean
Sexu-gogobetetasuna
J.T.
Euskadi Irratia
Sexu-gogobetetasuna edo satisfazio sexuala asetzeko bidean, Amaia Vazquez sexologoak azalpenak emango ditu 'Ilargipean' saioan.
Gure gorputza ondo ezagutzea, zer eta nola nahi dugun jakitea, plazerraren aurrean daukagun jarreraren jakitun izatea… Hauek guztiak, oinarrizko faktoreak dira sexu-gogobetetasunera heltzeko ahaleginean.
Eta sexualki aseta egoteak zoriontasunari bideak irekitzen omen dizkionez, ez litzateke alferrikako saiakera. Baina, sexu-gogobetetasuna lortu ahal izateko, lehenbizi behar bezala ezagutu eta definitu beharko genuke. Eta horretan lagunduko du Amaia Vazquez sexologoak gaueko 23.15etik aurrera, 'Ilargipean'.