Itxi

Asteazkenean 23:15ean

Emozio banpiroak

J.T.

Euskadi Irratia

Badira ingurukoen baikortasuna eta energia positiboa zurrupatzen duten pertsonak. Gaur, Patxi Izagirre psikologoarekin, emozio banpiroak 'Ilargipean', 23:15etik aurrera.

Ilargipean

Gaur goizean bizipozez beterik jaiki zara. Gustura zaude zure buruarekin, alai eta energiaz beteta. Begi onez begiratzen diozu gaurko egunari;  ezkor edo goibel dagoen norbaitekin gurutzatu eta zure poz guztiak desagertu diren arte.

Gainerakoen ilusio, sentipen eta pentsamendu positiboak lapurtzeko edo zurrupatzeko gaitasun berezia daukaten persona horiei emozio banpiro deitzen zaie. Haiei buruzko argibideak, gaur gaueko 23:15etik aurrera 'Ilargipean', Patxi Izagirre psikologoaren laguntzarekin.