Asteazkena, maiatzak 25
Frantziako hauteskunde legegileei begira, "Faktoria"n
EITB Media
Olatz Simon eta Andoni Lizeaga Paris eta Baionako lankideek emango dituzte gako nagusiak eta Annick Trounday Elkarrekin koalizioko kidea, Pello Dufau EHBai-ko hautagaia eta Mixel Esteban Berdeetako hautagaia elkarrizketatuko ditugu. Esther Larrañaga 'EA Bizirik"eko kidearekin ere hitz egingo dugu.
Frantziako Asanblea Nazionala osatzeko hauteskunde legegileetarako kanpaina hasi atarian hautagaitzak nola ari diren marrazten aztertuko dute "Faktoria"n, asteazken honetan. Olatz Simon eta Andoni Lizeaga Paris eta Baionako lankideek emango dituzte gako nagusiak eta tarte berezi horretan elkarrizketatuko ditugu Annick Trounday Elkarrekin koalizioko kidea, Pello Dufau EHBai-ko hautagaia eta Mixel Esteban Berdeetako hautagaia. 08:30etik aurrera hasiko da tarte hori.
Bederatzietan zabalduko dugu, berriz, analisi mahaia. Amaia Izko, Nerea Azurmendi eta Jurdan Arretxe arituko dira lan horretan. Tarte horretan elkarrizketatuko dugu, baita ere, Esther Larrañaga 'EA bizirik' Eusko Alkartasunaren demokratizaziorako talde eragileko kidea.
10:00etan ekingo dio albistegiari Manu Etxezortuk. Hasteko, "Heroiak" kanta entzungo dugu, Sonakay taldearen abesti berria. Yoni Camacho abeslariak emango dizkigu azalpenak. Jarraian, estaldura arazoez hitz egingo dugu Nekane Izagirre bedaioarrarekin (ez daukate estaldurarik) eta Beñat Azkargortarekin (EHKom telekomunikazio operadore berria. Arazo horiek konpontzeko jaio da). Gainera, Xabier Agote elkarrizketatuko dugu, Pasaia Itsas Festibaleko eta Albaolako zuzendaria.
11:00etan, berriz, Quimatryx enpresaren minbiziaren kontrako QTX botikaz azalpenak emango dizkigu Eneko Aldaba kimikari eta Quimatryxeko ikerketa buruak, eta "Zientzai eta Pazientzia" tartea zabalduko dugu Eneko Axperekin. 12:00etan, bestalde, Nepalera eramango gaitu Asier Arroita bidaiariak, eta Joxe Rojas tekno-adituarekin, azkenik, webguneetako cookie-ak onartzen ditugunean zer onartzen dugun azalduko digu.