Ostirala, ekainak 3
Farmazia industriaren argi-ilunez, "Faktoria"n
EITB Media
Sektorearen garrantzia ekonomikoaz arituko da Amaia Ormaetxea ekonomia kazetaria; ikerketa abiatzen dutenetik merkaturatzen duten arte egiten duten lanaz hitz egingo du Ibai Gonzalez Faes Pharmako erosketa zuzendariordeak. Eta Ugo Mayor Ikerbasque ikerlariaren jarduna ere batuko dugu saiora.
Farmazia-berrikuntzak marka guztiak hautsi zituen iaz munduan. Onkologian, mikrobiologia klinikoan, neurologian edo hematologian, aparteko urratsak eman ditu botiken industriak. Medikamentuen Europako Agentziak 200 botika baimendu ditu. Eta datorren bost urteetarako, 950 mila milioi euroko inbertsio-proiekzioak egin ditu. Fakturazioan, ere hautsi ditu markak: covid-19aren aurkako txerto, tratamendu eta pilulek, aurrekaririk gabeko irabaziak eragin dituztelako sektorean. Milaka milioi euroko negozioa eta iaz, telekomunikazioen edo armen sektoreak baino mozkin mardulagoak. Datu horietatik abiatuta, farmazia industriaren argi ilunez mintzatuko dira bihar "Faktoria"n. Sektorearen garrantzia ekonomikoaz arituko da Amaia Ormaetxea; ikerketa abiatzen dutenetik merkaturatzen duten arte egiten duten lanaz hitz egingo du Ibai Gonzalez Faes Pharmako erosketa zuzendariordeak. Eta Ugo Mayor Ikerbasque ikerlariaren jarduna ere batuko dugu saiora. 08:30etik aurrera izango da hori.
Aktualitateak dakartzan beste gaiei buruzko analisian arituko dira, 09:00etatik aurrera, Elena Laka, Hedoi Etxarte eta Javier Arrieta. Besteak beste, ordutegi jarraituaz arituko dira eta modu horrekin jarraitzeko hainbat institututan bihar egingo diren protestaldiez.
Maddalen Arzallusen kantuarekin egingo dute hamarrak arteko bidea.
10:00etan ekingo dio magazinari Ainhoa Urretabizkaiak.Hasteko, 1.000 txistu pieza Youtuben jarri dituen Jose Inazio Elias txistulariarekin hitz egingo dugu, eta Bergaran egingo duten paella veganoaren berri emango digu Vicky Rodriguez Paellas Arraun Euskadiko lagunztailearekin. Segidan, tourette sindromea zer den azalduko digute Eli Agirretxek (sindromea duen gazte baten ama) eta Sergio Aierrak (touretta dauka), eta Xabier Alberdi Euskal Itsas Museoko zuzendaria ere etorriko zaigu, Elkanori buruzko bitxikeria gehiago kontatzera.
11:00etan, Idoia Torregarai etorriko zaigu, besteak beste, UEUren 50. urteurrenaz hitz egitera, eta erlezaintza berritzeko gogoz dauden Inaxio Jauregi eta Mattin Arin, ezagutuko ditugu. Balerdipeko erleak enpresako kideak dira biak.
12:00etan, berriz, mitolgia oinarri duen Jokai jolasean arituko gara Jon Artolarekin, eta "Barratik Kalera" ekimenaz eta gazteek irratiaz duten ikuspegiaz ariko zaizkigu Elene Barrutia eta Lucia Meruelo.