Asteazkenean 23:15ean
Stop kaleratzeak
J.T.
Euskadi Irratia
Gaur egun horrenbeste entzuten diren etxe-kaleratzeen atzean ezkutatzen den errealitate gordina ezagutuko dugu Stop Kaleratzeak elkarteko Ikerren eskutik.
Iaz Bizkaian 1.260, Araban 580 eta Gipuzkoan 402 etxe-kaleratze izan ziren. Eta zenbaki hotz hauen atzean, familia, bizipen, istorio eta errealitate ugari ezkutatzen dira.
Krisi ekonomikoaren ondorioz areagotzen ari den errealitate gordina da etxe-kaleratzeena, eta guk gertuagotik ezagutu nahi dugu. Horregatik, Stop Kaleratzea elkarteko kideak izango ditugu gaur gurean, eta kaleratze arriskuan dauden lagunak ere, gaueko 23:15etik aurrera, 'Ilargipean'.