Astelehena, ekainak 28
Adimen artifizialaz, "Faktoria"n
EITB Media
Xabier E. Barandiaran filosofo eta adimen artifizialean aditua elkarrizketatuko dugu 08:30ean. Gainera, Larraitz Egaña onkologoarekin, kalamuaren erabilera terapeutikoaren despenalizazioaz ariko gara.
Xabier E. Barandiaran filosofo eta adimen artifizialean aditua izango da, astearte honetan, "Faktoria" albistegiko gonbidatu nagusia. Adimen artifiziala zein fasetan dagoen aztertuko dugu, baita berekin zein erronka eta arrisku dakartzan ere. Abiapuntua, Googleko langile baten kaleratzea, LaMDA Googlen barne-chatbotak "kontzientzia" duela ondorioztatu eta publiko egoteagatik.
Solasaldi-mahaira gerturatuko zaizkigu, bestalde, Elena Laka, Martxelo Otamendi eta Eneko Zarraoa Garmendia, eta aztergai izango dugu, besteak beste, NATOren Madrilgo goi bilera. Solasaldian hitz egingo dugu, era berean, Larraitz Egaña onkologoarekin, kalamuaren erabilera terapeutikoaren despenalizazioaren inguruan.