Itxi

Astelehenean 23:15ean

Erekzioa eta isurketa azkarra

J.T.

Euskadi Irratia

Hala uste ez izan arren gizonezko askori eragiten dien arazoa delako, erekzioari eta isurketa azkarrari buruz hitz egingo dute gaueko 23.:15etik aurrera 'Ilargipean' saioan.

Ilargipean

Zuri ere gertatzen bazaizu lasai, ez larritu. Ez zara bakarra, hamar gizonetik lauk pairatzen baitute isurketa azkarra, eta tratamendu egoki batekin aise gainditu daiteke gainera. Askotan, ordea, ez dugu jakiten zergatik edo zerk eraginda gertatzen den, eta isurketa azkarraren eragileak eta baita ere konponbideak ezagutzeko, Amaia Vazquez sexologoa gonbidatu dugu gurera. Gaur, beraz, erekzioari eta isurketa azkarrari buruz, gaueko 23:15etik aurrera “Ilargipean”.