Itxi

Urriak 4, asteartea

Haziez, "Faktoria"n

EITB Media

Sektore horren errealitateaz, biodibertsitatean eta gure elikaduran duen eraginaz eta alternatibez mintzatuko dira adituak 08:30ean.

Haziak

Hazien aniztasuna behera eta behera ari da egiten munduan. Merkatuaren beharretara egokituta ari dira sektoreko enpresa handiak eta lekuan lekuko barietateak galtzen ari dira. Egoera horri aurre egiteko ari dira, hazi-sareak lanean. Sektore horren errealitateaz, biodibertsitatean eta gure elikaduran duen eraginaz eta alternatibez mintzatuko dira adituak, astearte honetan, goizeko 08:30etan Faktoriak osatuko duen tarte berezian.

Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko.