Urriak 5, asteazkena
Euskara eta hizkuntza politika, "Faktoria"n
EITB Media
Fabian Laespada "Euskara Denontzat / Euskara Sin Barreras" plataformaren sustatzailea, Administrazioa euskalduntzeko estrategietan ardura izan duen Iñaki Arruti eta Lorea Agirre "JAKIN" aldizkariko zuzendaria izango ditugu.
Hizkuntza normalizazioaren eztabaida berriz ere lehen lerrora etorri da. Indarrean dagoena 1997ko dekretua da, eta berritzeko gogoeta hasita dago. Eusko Jaurlaritzak proiektua aurkeztu du, eta ekarpenak egiteko epea zabaldu da.
Eztabaidak salto egin du gizartera eta bihar iritziak bilduko ditugu. Fabian Laespada, "Euskara Denontzat / Euskara Sin Barreras" plataformaren sustatzailea, izango da "Faktoria"n. Euskara eskakizunetarako malgutasun handiagoa eskatzen du taldeak eta asteburu honetan jardunaldiak egingo dituzte. Administrazioa euskalduntzeko estrategietan ardura izan duen Iñaki Arrutik ere utziko digu ekarpena. Udal arloan aritu da aurretik, Gipuzkoako aholkulari gisa orain. Gizarte arlotik baita ere, Lorea Agirre JAKIN aldizkariko zuzendariaren iritzia bilduko dugu.
Iñaki Soto, Josune Ariztondo eta Nagua Albarekin osatuko dugu solasaldia, eta Euskadiko zerga politika jorratuko dugu. Zeintzuk dira nagusiak? Jaitsi ala igo beharko lirateke? Alex Laskurain finantza aholkulariak egingo digu zergen mapa. Saioa amaitzeko Aritz Agirrek "Titularraren itzalea"n geratzen dena ekarriko digu. Bihar "Alda dezagun martxa" programaz ariko da.
Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko.