Itxi

Urriak 6, osteguna

Gotzone Sagardui Osasun sailburua, "Faktoria"n

EITB Media

Osasun Publikoaren lege proiektua aurkeztu eta biharamunean elkarrizketatuko du Iñaki Guridik Sagardui sailburua.

Gotzone Sagardui

Legebiltzarreko Osasun Batzordean Osasun Publikoaren lege proiektua aurkeztu eta biharamunean etorriko da Gotzone Sagardui Osasun sailburua "Faktoria"ra. Oposizioak xehetasun gehiago eskatu ostean, legearen letra txikia berarekin argitzen saiatuko gara. Horrekin batera, Iñaki Guridik Osakidetzako itxaron zerrenden inguruan edo lehen arretaren egoeraz galdetuko dio.

Aurrez, haur eta gaztetxoen artean areagotu diren begietako arazoei erreparatuko diegu. Gora egin al dute haurren arteko miopia kasuek? Amagoia Artetxe optometristari galdera egingo diogu. Tertuliaren garaian, 09:00etatik aurrera, Ibai Fernandez, Elena Laka eta Iker Rioja batuko dira analisi mahaira.  

Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko.