Urriak 28, ostirala
Brasilgo hauteskundeei begira, "Faktoria"n
EITB Media
Arantxi Padilla berriemaile bereziarekin eta Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arloburuarekin aztertuko dugu gaia.
Brasilgo hauteskundeen atarian, hara begira jarriko gara Arantxi Padilla berriemaile bereziarekin eta Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arloburuarekin.
Kamioilarien egoeraz ere jardungo dugu, duten lan kargaz eta dituzten ordutegiez hitz egingo dugu Inko Iriarte LABeko osasun arduradunarekin eta kamioilari batekin. Zerbitzugune batean osatutako erreportajea ere eskainiko dugu.
Solasaldiaren tartean, Eneko Etxeberria, Pilar Kaltzada eta Javier Arrieta izango ditugu mahaiaren bueltan. Migrazioaren auzia ere jarriko dugu mahai gainean, Jose Maria Espartzak migrazioaren alde iluna azpimarratuz prentsan argitaratutako artikulua abiapuntu hartuta.
Hizketagaien atalean, gaztaina saltzaileen negozio faltaz, eta izozki saltzaileen lan kargaz.
Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko.