Euskadi Irratia
Gure burua hobeto ikusteko aholkuak asteazkeneko 'Mezularia'n
M.S.
EITB
Gainera, hainbat ikertzailerekin izango dira solasean.
Inge Axpe psikologoak gure burua lirainago ikusteko eta autokontzeptu fisikoa hobetzeko programa batean parte hartu du eta egindako ikerketaren berri emango du asteazkeneko 'Mezularia'n. Horrez gain, urdaileko ebakuntza egin aurretik gaixoekin lan egiten duen psikologo bat ere hurbilduko da saiora.
Beatriz Ezeizak lotura afektiboak izango ditu hizketagai.
Arratsaldeko 18:00etan, eguneko hotsen errepasoaren ondoren, ikertzaileen txanda izango da. Eneko Malatsetxebarria eta Urko Esnaolarekin batera, Berlinetik itzuli berria den Amaia Cipitria izango da 'Mezularia'n eta Owl Liver ere ezagutuko dute; gibeleko grasa neurtzeko sistema egin dute hauek.