Asteazkenean 23:15ean
Janzkeraren garrantzia aztergai 'Ilargipean' saioan
J.T.
Euskadi Irratia
Janzkera zehatz bateramateak askotan aurreiritzi ugari sortu ditzazke. Asteazkenean, Mikel Plazaola psikoanalistarekin, janzkerari buruz arituko dira 'Ilargipean' saioa.
Imaginatu banketxe batera joan eta lehiatilako lagunak ilea berdez tintatuta, gorputz osoa tatuajez beteta eta zulatutako galtzak daramatzala. Eta alderantziz, gaztetxe batera sartu kontzertu bat entzutera eta aldameneko laguna korbata eta trajearekin jantzita dagoela. Askotan ez ote ditugu pertsonak bere itxura edo janzkerarengatik epaitzen? Zuzenak ote dira janzkerari begira sortzen ditugun aurreiritziak? Horiek guztiak argitzeko gaur Mikel Plazaola psikoanalistaren bisita izango dugu. Gaueko 23.15etatik aurrera hemen, “Ilargipean”.