Itxi

Ostiralean 23:15ean

Nola bizi dute sexualitatea beste herrialdeetan?

J.T.

Euskadi Irratia

Beste kulturetako ohiturek eta pentsamenduek aberastu egiten gaituztelako, gaur Agurtzane Ormatza sexologoarekin, nola bizi dituzte sexu- harremanak beste herrialdeetan?

Ilargipean

Nola ligatzen ote dute, esate baterako, Hego Ameriketan? Eta Asian? Zer nolako sexu-harremanak izaten ote dituzte? Afrikan erabiltzen ote dute preserbatiborik? Pentsatzen jarrita, honelako galdera asko sortu litezke beste herrialdeetako sexualitateari begira. Ziurrenik, munduko leku guztietan ez du hemen bezela funtzionatuko, eta herrialde bezainbeste ohitura, tradizio eta jokabide izango dira. Horien inguruko errepaso bat egiteko asmoz, Agurtzane Ormaza sexologoa izango da “Ilargipean”. Gaueko 23.15etatik aurrera, beste herrialdetako sexu-harremanei buruz.