Azaroak 29, asteartea
Maddalen Iriarte, "Faktoria"n
EITB Media
08:30ean elkarrizketatuko du Iñaki Guridik EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea.
Euskal Autonomia Erkidegoko hurrengo urteko aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu eta biharamunean etorriko da Maddalen Iriarte, EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea, Euskadi Irratiko "Faktoria" albistegira; 08:30etik aurrera elkarrizketatuko du Iñaki Guridik Miramongo estudioetan. Aurrez, albistegian, EITBk eta TOKIKOMek landu duten 'Saretzen' txostenaren inguruko datu esanguratsuenak bilduko ditugu, eta 09:00etatik aurrera aztertuko dute guztia Martxelo Otamendik, Eneko Zarraoak eta Nerea Azurmendik.
Lekukoa Ainhoa Urretabizkaiak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko.