Itxi

Urtarrilak 16, astelehena

Arantxa Tapia, "Faktoria"n

EITB Media

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua elkarrizketatuko du Iñaki Guridik 08:30ean.

Arantxa Tapia

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua izango da asteleheneko gonbidatu nagusia "Faktoria" albistegian; 08:30etik aurrera elkarrizketatuko du Iñaki Guridik, eta galdetuko dio besteak beste Alfredo de Miguelen auziak bere sailean izan duen eraginaz, ekonomia aurreikuspenez edo hondakinen kudeaketaz.

Albistegiaren atarian, berriz, Europako Justizia Auzitegitik iritsi den sententzia bati erreparatuko diogu: itxuraz, ikusmena euren lanpostuetan galtzen duten langileei betaurrekoak edo behar duten materiala ordaintzera behartuta egongo dira enpresak. Baina, nola neurtu langile batek galdu duen ikusmen maila laneko orduetan galdu duela? Adituekin hitz egingo dugu hori argitzeko bidean. Ah… eta neguko lehen denboralea iragarri dutela eta, adi egongo gara bazterrak zuritzen badira errepidera irteteko.

Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko.