Astelehenean, 23:15ean
'Eguzkiak berotzen gaituenean', gaur gauean, "Ilargipean"
Uda hastear da, eta eguzkiak berotzen gaituenean, sexualitateak bere urteroko loraldia izaten du. Horren gainean mintzatuko da Agurtzane Ormaza sexologoa astelehen gaueko "Ilargipean" saioan.
Uda ate-joka daukagu, eta ezin aipatu gabe utzi urte sasoi honek gure sexualitatean izaten duen eragin positiboa. Gorputzak erakustea, sedukzioa, lasaitasuna, lasaitasun egoera, hondartza, umore ona… Haize guztiak aldeko izaten ditu sexualitateak udan, eta, adituen esanetan, orduantxe izaten da errutinatik atera eta pasioa berpizteko garairik aproposena.
Egunerokotasuna alboratu eta erotismo mailak gora egiten omen du nabarmen, eta horrek plazererako irekiago jartzen gaitu.
Denboraldiko azken sexualitate saioan, beraz, kontu hauek guztiak errepasatu eta azalduko ditu Olatz Berastegi sexologoak, gaueko 23:15ean, "Ilargipean" saioan, Euskadi Irratian.