Itxi

Urtarrilak 19, osteguna

Miren Gorrotxategi, "Faktoria"n

EITB Media

Elkarrekin Podemosen Legebiltzarreko bozeramailea elkarrizketatuko du Iñaki Guridik 08:30ean.

Miren Gorrotxategi

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemosen Legebiltzarreko bozeramailea izango da ostegun honetan "Faktoria" albistegiko gonbidatu nagusia. Goizeko 8:30etatik aurrera erantzungo ditu Iñaki Guridik egingo dizkion galderak. Nolanahi ere, aktualitateari adi izango gara; elurteagatik alerta egoera ez da amaitu, eta berriz ere irtengo gara denboralearen ondorioz gure inguruko herri eta hirietan bizi duten unean uneko egoera kontatzera.

Horrez gain, Estatu frantziar osoko sindikatuek greba deitu dute gobernuak pasa den astean aurkeztutako erretreta planaren aurka, eta zuzeneko konexioak espero ditugu Andoni Lizeaga eta Olatz Simon lankideekin. Emmanuel Macron Frantziako presidentea Bartzelonan harrapatuko du greba horrek. Bertan bilduko da Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin, eta Mikel Arregi lankidea bertan izango da, besteak beste, goi bileraren harira independentismoak deitutako protestak espero baitira.

Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko.