Asteartean
Osasun mentalarekin lan egiten duten elkarteekin 'Ilargipean'
Gaixotasun edo desoreka mentalak dituzten pertsonei eta beren gertukoei laguntzen jarduten diren elkarteei tartea egingo diegu gaur “Ilargipean” Xabier Lertxundi psikiatra lagunarekin.
Ez da erraza izango desoreka bipolarrarekin bizitzea. Eta eskizofrenia pairatzea ere gogorra behar du izan. Eta alzheimerra, eta depresioa, eta delirioak, eta paranoia… Hauek guztiak sufritzen dituzten gaixoei ezinbestekoak zaizkie ingurukoen babesa, konprensioa eta maitasuna aurrera egin ahal izateko. Eta lan horretan aritzen dira gaurkoan omenduko dituzten elkarte eta erakundeak ere, osasun mentalean arazoak dituzten pertsona horiei eta beren gertukoei beharrezko laguntza guztia eskaintzen. Xabier Lertxundi psikiatrarekin gaueko 23:15etik aurrera, osasun mentalarekin lan egiten duten elkarteak “Ilargipean”.