Otsailak 6, astelehena
Iker Casanova, "Faktoria"n
EITB Media
EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatuko dugu 08:30ean.
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea izango da asteleheneko gonbidatu nagusia "Faktoria" albistegian; 08:30etik aurrera elkarrizketatuko du Iñaki Guridik. Aurrez, albistegian, Zaldibarko hondamendiaren hirugarren urteurrenean, auzi judiziala zein puntutan dagoen aztertuko dugu. 09:00etatik aurrera egingo dugu honen guztiaren inguruko analisia Nerea Azurmendirekin, Luix Barinagarekin eta Iñaki Galdosekin. Horrekin batera, Espainiako Armadaren blindatutako 20 auto Bilboko portutik Ukrainara bidaliko dituztela jakiteak sortu duen zalapartaren harira, 'Gerra hemen hasten da' kolektiboko kideekin hitz egingo dugu. Eta, programaren amaieran, astelehenero bezala, Iban del Campo etorriko da dokumentalen inguruko bere asteko proposamenarekin.
Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko.