Mezularia
Kooperatibak osteguneko 'Mezularian
A.E.
Euskadi Irratia
Krisi garaia nola bizi duten galdetuko diete
Kooperatibek krisi garaia nola bizi duten aztertuko dute ostegun arratsaldean 'Mezularia' irratsaioan. Krisiaren hatzaparretatik ihes egiteko zein bide darabilten eta etorkizunera nola ikusten duten.
Rio + 20 goi bileran da Jon Martin blogari bezala eta berarekin ere hitz egingo dute 'Mezulariako' lehen orduan. Seietan, berriz, harremanen tertulia zabalduko dute. Unai, Agurtzane, Joanes eta Aiorarekin batera Aukera zentroko Sandrak egingo dute bisita: Gipuzkoan prostituzioan ari direnekin lan egiten dute eta euren lanaren berri emango du.