Otsailak 9 osteguna
Pedro Azpiazu, "Faktoria"n
EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua elkarrizketatuko dugu 08:30ean.
Pedo Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua izango da ostegun honetako gonbidatu nagusia. Goizeko 8:30etatik aurrera elkarrizketatuko du Iñaki Guridik Bilboko estudioetan. Aurrez, albistegian, Turkiako lurrikaren harira, eraikinen egokitasunari helduko diogu. 9:00etatik aurrera, Felix Arrieta, Ainhoa Etxaide eta Iker Rioja espero ditugu aktualitateko gaiak jorratzeko, eta programaren amaieran Aritz Agirre etorriko da bere asteroko uztarekin.
Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko.