Itxi

Otsailak 14 asteartea

Begoña Pedrosa, "Faktoria"n

EITB Media

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuordea elkarrizketatuko ditugu 08:30ean.

Begoña Pedrosa

Aurrematrikulazio kanpaina ireki berritan etorriko da Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordea "Faktoria"ra. Goizeko 8:30etatik aurrera erantzungo ditu Iñaki Guridik egingo dizkion galderak, besteak beste, Hezkuntza Lege berriaren inguruan. Aurrez, 7:50ak aldera, Babyauto enpresako kideekin hitz egingo dugu; izan ere, AESVI Haurren Bide Segurtasunerako Europako Aliantzak Legebiltzarrean egin duen agerraldian ohartarazi du bigarren eskuko merkatuan erosten diren autoetako haurren aulkitxoen gehienek ez dituztela oinarrizko segurtasun baldintzak betetzen. Galdetuko diogu datu zehatzen inguruan. 9:00ak jota hasiko dugu tertulia Martxelo Otamendirekin, Eneko Zarraoarekin eta Nerea Azurmendirekin, eta aktualitateko gaiak errepasatzeaz gain, asteburuan, Twiterren sortu den polemika bati helduko diogu: lehen eta bigarren mailako euskaldunak al daude? Edurne Azkaraterekin hitz egingo dugu.

Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko. Hasteko, Joseba Izagirre Zegamako alkatearekin hitz egingo dugu, cava botilaren itxurako piboteak jarri baitituzte plazan. "Bai baina" tartean, Nagore Odriozola izango dugu, eta Andoni Azurmendi Espainiako Badminton Federazioko presidentea elkarrizketatuko dugu.

11:00etan, sexu erasoen protokoloaz ariko gara Tolosako Itaiako Saioa Etxegiarekin, Lorea Burzako DJ Mindre Folklorerekin eta Iruñeko Zentraleko Olatz Pisonekin. Ondoren, "Wolfram: diktadoreen arteko kontrabandoa" liburuaz ariko gara Rosa Arburua EHUko irakaslearekin, eta informazio lokalaren tartean, Baigorriko herriko etxeko dokumentu zaharren digitalizazioaz, eta hori egiten ikasteko ikastaroaz hitz egingo digu Bixente Irigarai herriko etxeko langileak.

Azkenik, 12:00etan, Lekittoko deabruek 10 urte bete dituztela eta, Gorka Rodriguez eta Irene Casalizen bisita izango dugu, eta "Gure Erlauntza" tartean, usainez ariko gara Balerdipeko erlezainekin.