Goizeko 9etan
Idoia Mendiari elkarrizketa, 'Albiste Faktoria'n, asteazkenean
X.L.
Euskadi Irratia
Magazinean, etxeko langileen erregularizazioa arautu behar duen legediaz mintzatuko dira.
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea elkarrizketatuko dute Euskadi Irratiko 'Albiste Faktoria'n, asteartean. Joxe Juan Ugalderen galderak erantzungo ditu Mendiak goizeko 9etatik aurrera.
Etxeko langileen erregularizazioa arautu behar duen legedia amaitzear dago eta horri buruz galdetuko dio Manu Etxezortuk goizeko 10etan Isabel Otxoa abokatuari.
Horrez gain, 11:30ean, lanean sortu diren abesbatzak izango dituzte hizpide eta euretako zenbaitekin hitz egingo dute.
Eta 12etan, EHZ jaialdiaren prestakizunak nola doazen galdetuko dute.