Itxi

Ekosfera saioan

Mendi Esteban: "Euskal Moneta erabili nahi dugu ekonomia indartzeko"

Erredakzioa

Iparraldean datorren urtetik aurrera erabili ahal izango da euskal moneta berria nahi duten denda eta elkarteetan. Euroaren baliokidea izango da eta bertako produktu eta zerbitzuak indartuko ditu.

Euroa

Mundu osoan zehar izan dira honelako moneta alternatibozko esperientziak ekonomiaren deslokalizazioaren kontra. Iparraldeko kasuan, elkartasuna, ekologia eta euskara ere indartu nahi dira aldi berean, horien aldeko konpromezua hartuko baitute erabiltzaile guztiek, herritar xume nahiz denda edo enpresa.

Saio honetan, bestalde, argindar sareen berri aipatzen da: Zergatik behar diren argindarraren garraioa sareak, nola ari diren eboluzionatzen eta ze aukera izan dezakeen herritarrak kontsumitzaile huts izan gabe, protagonista izateko. Produkzioan nola hartu ahal izango duen parte ondorengo urteetan. Oihane Abarrategi Euskal Herriko unibertsitateko Doktoreak eman dizkigu azalpenak.

Ekonomiari buruz hainbeste hitzegiten den garai honetan, alternatiba gutxi eskaintzen zaizkigu hazkundeaz aparte. Deshazkundea da bat, eta horretaz ari da Carlos Taibo unibertsitate irakasle espainiarra hitzaldi honetan. Lekzio zoragarria!

Nahi izanez gero, eman iritzia helbide honetan: ekosfera@eitb.com


Audioak (1)