Ostegunean
Donostia Sutan 1813-2013 elkarteko sustatzaileak, 'Faktoria'n
A.O.
Euskadi Irratia
Jexux Arrizabalaga eta Iñaki Egaña historialariak hartuko dituzte gonbidatu.
Osteguneko 'Faktoria'n, goizeko 10etan, elkarrizketa nagusia egingo dute Donostia Sutan 1813-2013 elkarteko sustatzaileekin. Herri ekimen batetik sortu da, 1813an Donostia suntsitu zuten erasoen bigarren mendeurreneko ekitaldietan, herritarrak protagonista izan daitezen bultzatzeko. Jexux Arrizabalaga eta Iñaki Egaña historialariekin mintzatuko da Nagore Telleria.
Horrezaz gain, aktualitatea eta entretenimendua, bietatik eskainiko dute 12:00ak bitartean. 10:30etatik aurrera, Euskal Herriko Udako Ikastaroetara kiku egingo dute Julian Belokik gidatuta.
11:30ean ingelesezko udaleku bateko giroa bertatik bertara ezagutuko dute Euskadi Irratiko unitate ibiltariaren laguntzaz. Eta sanferminen hasiera bezperan, Iruñeko taberna mitiko baten sukaldean zer egosten den usaintzeko, lapikoaren estalkia altxako dute 'Faktoria'ko kuxkuxeroek.